Plastikako oroitzapen biografikoekin gora eta behera ibili ondoren, hau ordenatzeko momentua iritsi zaigu. Nahiz eta hasiera batean ez jakin oso ondo nola planteatu egin beharreko lana, egunetik egunera gehiago perfilatzen ari gara egin nahi duguna eta erakutsi nahi dizueguna. Hori dela eta, hona hemen gure sormenak lan hau burutzeko utzitako arrasto bat:
"Plastika beti erlazionatu egin dugu eskuekin, beraz gure aurkezpena eskuen irudiekin hasiko da, hobe esanda eskuek utzitako arrasto batzuekin. Behin hau egindakoan eta orijinaltasun puntu bat emateagatik, gaur egun (gehienetan txikiak ginetik hasten baikara) plastikak edo kreatibitateak edota arteak gure bizitzan nola eta noiz eragiten duen azalduko dugu irudi, argazki, eskulan, etab. bidez eta era berean, "voz en off" delakoarekin, gure oroitzapenen bat kontatuko dugu.
Honekin bukatutakoan, beste esku batzuk azaldu eta DBHn egiten genuena azalduko dugu lehengo eran, hau da, argazki eta ahotsaren bidez. Hau amaitzean, LHn egiten genuena eta ondoren, Haur Hezkuntzatik gogoratzen duguna.
Hau egindakoan, gaur egunera berriro itzultzeko intentzioarekin, guk gai hauek nola nahi ditugun landu azalduko dugu, baina oraingo honetan ipuin, bertso edo poesiaren laguntzaz."
Gaur arte, hau da pentsatua duguna. Dena dela, gure irudimena egunetik egunera aldatu egiten da, eta baliteke hurrengo klaserako beste ideia berriren batekin etortzea taldekideren bat; horregatik ez dugu inoiz aterik itxi behar.
Datu pertsonalak
- Plastilina
- Aupix!!!! Gu Haur Hezkuntzako 2.mailako Illart Betelu, Maddalen Iriondo, Laura Landa eta Nerea Olano gara. Ongi etorriak gure blogera eta animatu egin nahi zaituztegu gure mundutxo honetan sartzen, dagoena irakurtzen eta ikusten. Izan ongi!
Jarraitzaileak
jueves, 26 de febrero de 2009
martes, 17 de febrero de 2009
1. asteko lanak
ZER ULERTU DUGU?
Lehenengo eguneko saioa amaitu eta gero ez geneukan oso argi ikasgaiaren nondik norakoa. Guretzako Bloga gauza berri bat zenez, ikasgaia bertan oinarritzea abstraktuegia iruditu zitzaigun. Hala ere, martxan jarri garenean eta kontaktuan jarri garenean sistema berri honekin, askoz hobeto ulertu dugu zein den proposamen honen helburua.
Talde barruan eztabaida bat sortu zen. Ez genuen espero plastikako ikasgai batean teknologia berriak hainbeste erabiltzea. Pentsatzen genuen “eskuek” protagonismo handiagoa izango zutela lanak egiterako orduan (marrazkiak, plastilina, moralak, buztina…). Hala ere, hau gure lehenengo inpresioa izan zen eta orain uste dugu saioak aurrera doazen neurrian horrelako jarduerak ere egingo ditugula.
Gure aburuz, ikasketa prozesua ez da azterketetan bakarrik neurtzen, izan ere, helburua proba pasatzea izaten da. Horrek memoriaz ikastera bideratzen gaitu eta ez dugu esanguratsuki ikasten. Hortaz, oso egokia iruditzen zaigu ikasgai hau ebaluatzeko sistema. Praktikaren bitartez askoz hobeto barneratzen ditugu etorkizunean erabiliko ditugun edukiak.
Honekin guztiarekin, esan behar dugu gogo handiz hartu dugula ikasgai hau eta oso motibagarria dela guretzako eskuekin kreazio berriak sortzea.
KEN ROBINSONEN BIDEOA
Bideo hau ikusterakoak gauza askotan pentsatzera bultzatu gintuen. Ken Robinsonek kontzeptu desberdinak planteatu zituen, batez ere hezkuntzan funtsezkoak diren gaiak.
Gaur egun, gehiegizko garrantzia ematen zaie zientzia arloei eta artearekin zer ikusia dutenak, nolabait, baztertuak geratzen dira.
Gure ustez, matematika, historia, fisika eta hizkuntzak ikastearekin batera, dantzak, musika, plastika eta gorputz heziketa lantzea ezinbestekoa da. Hauen bitartez, haurrek beraien sormena, imajinazioa, kreazioa eta espresioa lantzen eta adierazten dute. Ahaztu gabe haurrentzat jarduera hauek motibazio iturri direla.
Guzti hau argi ikusteko adibide bat jarriko dugu. Hiperaktibitatea duen haur batek bere tentsioa aska dezake soinketako edo psikomotrizitateko saioetan. Horrela, ondo pasatzearekin batera, bere gorputza eta espazioa ezagutu du eta ondo sentituko da. Ken Robinsonek bideoan honen antzeko adibide bat aipatzen du, bere lagun dantzari baten kasuan, alegia.
Bideoan aipatutako beste gai bat oso garrantzitsua iruditu zaigu. Gaur egun, emaitza onak ateratzea bilatzen dugu eta etorkizunean baliagarriak izango ez diren jarduerak ez ditugu kontuan hartzen. Burura etortzen zaigu adibide argi bat: Gimnastika erritmikoa egiten duen neska bati mundu horretan etorkizunik ez dagoela esaten zaion bitartean, futbolean aritzen den mutil bati horretan jarraitzera bultzatzen zaio, ondo ateratzen bazaio etorkizun zoragarri bat izango baitu.
Bukatzeko, uste dugu, gaur egungo gizarteak eta hezkuntza sistemak, berdintasunera bultzatzen gaituela. Baina argi dago pertsona guztiak desberdinak garela, eta interes desberdinak ditugula. Beraz, zergatik ez bultzatu bakoitzaren interes eta abileziak? Eztabaidarako usten dugun galdera bat da.
¿QUÉ ESTÁ PASANDO?
Irakaskuntzaren formakuntza gaitzat duen artikulua dugu hau. Jendeak argi daki irakasle batek zer egin beharko lukeen, baina errealitatea aztertzean ordea, ume baten hezkuntza irakasleen gain soilik utzi ezin dela azpimarratzen du. Azken batean hezkuntza aztertzerako orduan askok eta askok eskolaren errendimendu akademikoa froga estandar batzuen emaitzen bidez kritikatzen dute, baina froga hauetan ez da ehuneko ehunean bermatzen ikasleak zenbat dakien, zein den bere egoera, bere ingurune soziala, etab.
Aski ezaguna da azterketa hauetan Finlandiak lortzen duela emaitzarik onena, eta eskola askorentzat eredu bilakatu dela. Hala ere, ez dugu inoiz ahaztu behar gizarte horretan irakasleak duen prestigioa eta hezkuntzak duen interesa, garrantzia eta balorazioa. Herrialde honetan egiten den aukeraketa, metodologia, formakuntza prozesua, etab. aztertu ondoren, egileak laburpentxo bat egiten du bere iritzia plazaratuz. Hala nola. bere ustez garrantzi handia ematen dio irakasle izatearen formakuntzari, haren oinarriak eta zentzua birplanteatuz; hau egingo ez balitz, eskola geroz eta gehiago aldenduko litzake ezagutzetatik, pertsona bakoitzaren historietatik eta etorkizuneko gizartearen eskaeretatik.
Gure aburuz, gaur egungo gizarteak hezkuntza irakasleen menpe uzten duten bitartean, gutxietsi egiten dute haien formakuntza eta lana. Finlandiarekin konparatuz, bertan jendeak begiak irekita dauzka irakaskuntzak duen garrantzi eta ondorioak baloratzeko. Dena den, irakasle izan nahi duenari eskatzen zaizkion baldintzak gehiegizkoak direlakoan gaude, ez dugulako uste gainditu beharreko azterketekin bakoitzaren inteligentzia eta bakoitzaren pertsonalitatea bermatzen denik.
APRENDER EN RED
Ann Lieberman-ek bere artikuluan hezitzaile baten formakuntzan bi atal jorratu behar direla dio: bai barneko jakintza, baita kanpoko jakintza ere. Hau da, bere ustetan irakasleak haien berezko formakuntzaren protagonista nagusi izan behar dute, hala nola bere barneko jakintza formatuz non esperientziak lagungarri izango diren.
Halaber, writing project proiektuaren nondik norakoak sakontzen ditu eta irakurleak animatu egiten ditu beste irakasgaietan antzeko pausoak egitera proposatuz.
Proiektua berez baliagarria iruditzen zaigu 5 hilabeteetan zehar gauzatzen den ikastaroa irakasleen formakuntzan zentratzen delako, eta bide berriak irekitzen dituelako hezkuntza tradizionalaz aldenduz.. Bertara doazen hezitzaileak haien barne ezagutzak plazaratzeko aukera eskuratzen dute, baita beste batzuena entzuteko parada izan ere. Askotan ez dago leku aproposik bakoitzak ikasgelan aurkitzen dituen zailtasunak elkarbanatzeko, eta baliteke momentu berean beste pertsona batek antzeko egoeran egotea eta erantzun bat lortzea.
Plastika irakasgaia abiapuntutzat hartuz, antzeko aukera eskaintzen digutelakoan gaude, teknologia berri eta metodologia honen bidez, gai oroz mintzatzeko eta iritziak elkarbanatzeko parada ematen baitigu.

viernes, 13 de febrero de 2009
Suscribirse a:
Entradas (Atom)