Datu pertsonalak

Mi foto
Aupix!!!! Gu Haur Hezkuntzako 2.mailako Illart Betelu, Maddalen Iriondo, Laura Landa eta Nerea Olano gara. Ongi etorriak gure blogera eta animatu egin nahi zaituztegu gure mundutxo honetan sartzen, dagoena irakurtzen eta ikusten. Izan ongi!

Jarraitzaileak

aurrekoak

jueves, 26 de febrero de 2009

Teknografia

Plastikako oroitzapen biografikoekin gora eta behera ibili ondoren, hau ordenatzeko momentua iritsi zaigu. Nahiz eta hasiera batean ez jakin oso ondo nola planteatu egin beharreko lana, egunetik egunera gehiago perfilatzen ari gara egin nahi duguna eta erakutsi nahi dizueguna. Hori dela eta, hona hemen gure sormenak lan hau burutzeko utzitako arrasto bat:

"Plastika beti erlazionatu egin dugu eskuekin, beraz gure aurkezpena eskuen irudiekin hasiko da, hobe esanda eskuek utzitako arrasto batzuekin. Behin hau egindakoan eta orijinaltasun puntu bat emateagatik, gaur egun (gehienetan txikiak ginetik hasten baikara) plastikak edo kreatibitateak edota arteak gure bizitzan nola eta noiz eragiten duen azalduko dugu irudi, argazki, eskulan, etab. bidez eta era berean, "voz en off" delakoarekin, gure oroitzapenen bat kontatuko dugu.
Honekin bukatutakoan, beste esku batzuk azaldu eta DBHn egiten genuena azalduko dugu lehengo eran, hau da, argazki eta ahotsaren bidez. Hau amaitzean, LHn egiten genuena eta ondoren, Haur Hezkuntzatik gogoratzen duguna.
Hau egindakoan, gaur egunera berriro itzultzeko intentzioarekin, guk gai hauek nola nahi ditugun landu azalduko dugu, baina oraingo honetan ipuin, bertso edo poesiaren laguntzaz."

Gaur arte, hau da pentsatua duguna. Dena dela, gure irudimena egunetik egunera aldatu egiten da, eta baliteke hurrengo klaserako beste ideia berriren batekin etortzea taldekideren bat; horregatik ez dugu inoiz aterik itxi behar.

No hay comentarios:

Publicar un comentario