Datu pertsonalak

Mi foto
Aupix!!!! Gu Haur Hezkuntzako 2.mailako Illart Betelu, Maddalen Iriondo, Laura Landa eta Nerea Olano gara. Ongi etorriak gure blogera eta animatu egin nahi zaituztegu gure mundutxo honetan sartzen, dagoena irakurtzen eta ikusten. Izan ongi!

Jarraitzaileak

aurrekoak

martes, 21 de abril de 2009

Teknografia IX














Gaurko eguna, bideoari amaiera ematen igaro dugu. Argazki esanguratsuak bilatu ditugu gure lana biribiltzeko eta bertan txertatu ditugu.
Lehenengo argazkian aurpegia margotua duen haur bat azaltzen da eta honekin adierazi nahi dugu, umeek plastikarekin disfrutatu eta gozatu behar dutela. Bigarren argazkian, haur talde bat agertzen da etxe bat margatzen, denen artean eraikitako etxea, honekin talde lanaren garrantzia azpimarratu nahi dugu, haur bakoitzari sormenerako bere tartea utziz. Hurrengo argazkian, Down Sindromeko haur bat azaltzen da marrazten; aragazki honen bitartez esan nahi dugu plastika denona eta denontzat dela. Laugarren argazkian, haur batzuk agertzen dira helduaren azalpenei erantzun nahian, honen bidez haurren hausnarketa eta gogoeta bat bultzatu nahi dugu artearen inguruan pertsona kritikoak sortuz. Bukatzeko, haur bat agertzen da margo desberdinekin, honekin esan nahi dugu haurrek baliabideak behar dituztela aurreko guztia aurrera eramateko, eta irakasleon eskutan dagoela haurren heziketa artistikoa.
Ondoren, praktiketako marrazki batzuk aztertu ditugu eta etapetan sailkatzen saiatu gara.
Bost marrazkiak hautatu ditugu eta bakoitza etapa batean zegoela konturatu gara.

Teknografia VIII

Gaur egun berezia izan dela esan daiteke, aste santuaren atarian gaudela eta Estik klase teorikorik ez ematea erabaki du, jendea kanpoan egon zitekeelako. Guri alde batetik ondo etorri zaigu, honela bideoari amaiera emateko aukera eduki dugulako. Hala ere, ez da oso erraza izan. Ahotsa sartzea soilik falta zitzaigun, eta aurrekoan egin bezala mikrofonoaren bidez egiteko asmoa geneukan, baina bat-batean ez zebilela ohartu gara.
Beste ordenagailu batzuetan probatu dugu, agian portatilaren arazo bereziren bat zelako, baina klaseko kide baten ordenagailuan funtzionatzen zuen soilik. Ordenagailua berak behar zuenez, beste era batera egiten saiatu gara. Azkenean bolumen kontua zela eta, konpontzea lortu dugu, eta ordubete galdu ondoren gure eginbeharrarekin jarraitu ahal izan dugu. Grabatu beharreko esaldiak grabatu ditugu, eta baita ere aurreko egunean asmatutako abestia ere, gure ahotsak guztiz politak ez izan arren…
Bizpahiru aldiz grabatu eta azkenik hoberen geratutakoa aukeratu eta bideoan itsatsi dugu. Honekin bukatutzat eman zitekeen bideoa, eta Estiri erakutsi diogu bere iritzia entzuteko. Ondo dagoela esan digu, baina pare bat argazki gehiago jartzea komenigarria dela adierazi digu. Ondorioz, hau izango da gelditzen zaigun lantxo bakarra proiektua itxi ahal izateko.

viernes, 3 de abril de 2009

Teknografia VII

Gaurko saioan teoria pixka bat eman dugu. Estitxuk azaldu digu haurrek marrazketaren garapenean dituzten faseak eta horretarako teoria ikusteaz aparte, adibideak ere ikusi ditugu. Egia esan, marrazki horietan argi eta garbi ikusten zen teoriak esaten zuena. Askotan, haur txikien “garabatoak” ikusten ditugunean pentsatzen dugu esanahirik gabekoak direla, baina gaur ikusi dugun bezala, haurren garapena aztertzeko oso baliagarriak dira.Gai honekin lotuta eta aste santurako egun gutxi falta direnez, irakasleak eskatu digu marrazki libre bat egitea, oporren bueltan aztertu ahal izateko.

Bestalde, Estitxuk komentatu digu asmoa daukala Cesarrekin bideo konferentzia bat egitea. Cesar, Arte Ederren munduan dagoen mutil bat da eta seguru oso interesgarriak izango direla bere ekarpenak.

Azkenik, saioarekin amaitzeko, teknografiarekin jarraitu dugu. Lan honekin amaitzeko, praktika garaiaren eta etorkizunaren zatiari ahotsa jartzea faltatzen zaigu. Horrela, datorren saioan grabatuko ditugun esaldiak idatzi ditugu eta pentsatu dugu etorkizunaren zatian guk asmatutako abesti bat jartzea.
Hau da behi behineko abestia:

Iritsi zaigu eguna
artea dugu laguna
bide berria hartzeko unea
ez dugu oso urruna.


Fitxak ditugu ahaztuak
Sormena dugu galdua
lortuko dugun itxaropenaz
goazen denok lana (eg)itera.

Haurrari ez jo adarra
Zu Irakasle baldarra
Askatasunez gozatzeko
Uler dezagun artea.


Sortzea obra ederra
Ez da irakasleen gerra
Artea Kritikatzen ikasi
Ulertzeko gure mundua

miércoles, 1 de abril de 2009

Teknografia VI


Atzokoan bazirudien dena normaltasunak edo errutinak markatuko zuela; baina klasera iritsi eta Lurdes ez zegoela ikusitakoan; ale! denak plastika gelara sartu eta han ibili ginen bakoitza bere bideoak erakusten, erretokatzen, ...

Gure taldean praktiketan ikusi genuenaz elkarrizketa bat izan ondoren, konturatu ginen aldaketa batzuk egiten hasi direla, baina azken batean fitxa baten pisua ez duela ezerk ordezkatzen, eta saiakera horiek ezer ezean gelditzen ditugula fitxa bat banatzean. Hori dela eta, taldekide batek praktiketan egin zuen eskulan berdina egin genuen: orri txuria hartu, hainbat berderekin margotu, gure eskuen forma egin eta moztu. Hau bukatutakoan, beste taldekide baten haurrak egin zituzten zintzilikagailuak margotu genituen eta eskuekin egindako pinudi antzekoan txintxetak jarri. Eskulana genuenean, bideoa grabatzen jarri eta plastika gelako kortxoan eskuekin egindako zuhaitza osatzen joan ginen, amaitzean zintzilikagailuak eta izarra jarriz (ikus argakian eskulanaren emaitza)

Gure oroitzapen bideoan, eskulan honen "making off"-a ikusiko litzake eta bitartean lehen aipatutako hausnarketa esango genuke ahotsez.

Etorkizunera begira, oraindik ez dugu erabaki zer esango dugun eta horretarako, bakoitzak bere kasara pentsatzekotan gelditu gara, honela ostiraleko klasean pentsatutakoaz hitz egiteko eta praktiketan baita etorkizunekoa grabatzeko.


Bestalde, Estitxuk bidalitako 10 artikulutik, seigarrenarekin jolas antzeko bat egin genuen. Gure taldeari Moneten artelan batzuk egokitu zitzaizkion; bi taldekideek irakaslearen papera hartu zuten eta beste guztiek umeena, jolasari edo hobe esanda, artearen inguruko elkarrizketari ekin genion. Bertan, zer ikusten genuen, zein desberdintasun eta berdintasun, zergatik kolore hori eta ez beste bat, zer da zuentzat... bezalako galderei erantzuten saiatu ginen, umeen paperean guztiz sartuaz (batzuetan haurrak baino okerragoak ginen). Egindakoa beste taldearekin komunean jarri ostean, ipuin bat irakurri ziguten, hau ere Moneten lanen inguruan.
Azken batean konturatu ginen eta gara informazio gutxi baina baliagarria izanda lan asko egin dezakegula artearen inguruan, baita haurren garapenean ere. Ez gara artistak izan behar, baina etorkizuneko artistak hezi ditzazkegu.