Datu pertsonalak

Mi foto
Aupix!!!! Gu Haur Hezkuntzako 2.mailako Illart Betelu, Maddalen Iriondo, Laura Landa eta Nerea Olano gara. Ongi etorriak gure blogera eta animatu egin nahi zaituztegu gure mundutxo honetan sartzen, dagoena irakurtzen eta ikusten. Izan ongi!

Jarraitzaileak

aurrekoak

miércoles, 1 de abril de 2009

Teknografia VI


Atzokoan bazirudien dena normaltasunak edo errutinak markatuko zuela; baina klasera iritsi eta Lurdes ez zegoela ikusitakoan; ale! denak plastika gelara sartu eta han ibili ginen bakoitza bere bideoak erakusten, erretokatzen, ...

Gure taldean praktiketan ikusi genuenaz elkarrizketa bat izan ondoren, konturatu ginen aldaketa batzuk egiten hasi direla, baina azken batean fitxa baten pisua ez duela ezerk ordezkatzen, eta saiakera horiek ezer ezean gelditzen ditugula fitxa bat banatzean. Hori dela eta, taldekide batek praktiketan egin zuen eskulan berdina egin genuen: orri txuria hartu, hainbat berderekin margotu, gure eskuen forma egin eta moztu. Hau bukatutakoan, beste taldekide baten haurrak egin zituzten zintzilikagailuak margotu genituen eta eskuekin egindako pinudi antzekoan txintxetak jarri. Eskulana genuenean, bideoa grabatzen jarri eta plastika gelako kortxoan eskuekin egindako zuhaitza osatzen joan ginen, amaitzean zintzilikagailuak eta izarra jarriz (ikus argakian eskulanaren emaitza)

Gure oroitzapen bideoan, eskulan honen "making off"-a ikusiko litzake eta bitartean lehen aipatutako hausnarketa esango genuke ahotsez.

Etorkizunera begira, oraindik ez dugu erabaki zer esango dugun eta horretarako, bakoitzak bere kasara pentsatzekotan gelditu gara, honela ostiraleko klasean pentsatutakoaz hitz egiteko eta praktiketan baita etorkizunekoa grabatzeko.


Bestalde, Estitxuk bidalitako 10 artikulutik, seigarrenarekin jolas antzeko bat egin genuen. Gure taldeari Moneten artelan batzuk egokitu zitzaizkion; bi taldekideek irakaslearen papera hartu zuten eta beste guztiek umeena, jolasari edo hobe esanda, artearen inguruko elkarrizketari ekin genion. Bertan, zer ikusten genuen, zein desberdintasun eta berdintasun, zergatik kolore hori eta ez beste bat, zer da zuentzat... bezalako galderei erantzuten saiatu ginen, umeen paperean guztiz sartuaz (batzuetan haurrak baino okerragoak ginen). Egindakoa beste taldearekin komunean jarri ostean, ipuin bat irakurri ziguten, hau ere Moneten lanen inguruan.
Azken batean konturatu ginen eta gara informazio gutxi baina baliagarria izanda lan asko egin dezakegula artearen inguruan, baita haurren garapenean ere. Ez gara artistak izan behar, baina etorkizuneko artistak hezi ditzazkegu.

No hay comentarios:

Publicar un comentario