Datu pertsonalak

Mi foto
Aupix!!!! Gu Haur Hezkuntzako 2.mailako Illart Betelu, Maddalen Iriondo, Laura Landa eta Nerea Olano gara. Ongi etorriak gure blogera eta animatu egin nahi zaituztegu gure mundutxo honetan sartzen, dagoena irakurtzen eta ikusten. Izan ongi!

Jarraitzaileak

aurrekoak

domingo, 22 de marzo de 2009

Aitor Ortizen erakusketa Koldo Mitxelenan

Aurreko ostiralean Koldo Mitxelena liburutegira joan ginen Aitor Ortizen erakusketa ikustera. Hasieran, erakusketen alde pedagogikoa eramaten duen neskak hitzaldi bat eman zigun. Museoekin zerikusia zuten hainbat gauza aipatu zituen, batez ere, museoek haurrentzat antolatzen dituzten jarduerak. Baita ere, museo bakoitzeko web guneetan aurki daitezkeen proposamenak azaldu zituen, bereziki ikastetxeetan oso erabilgarriak izan daitezkeenak. Egia esan, oso interesgarria iruditu zitzaigun, ez genekielako museoek haurrentzat hainbeste jarduera proposatzen zituztela. Museoak helduentzat direla pentsatzeko ohitura dago baina berak esan zigun bezala, oso garrantzitsua da txikitatik artearen mundua ezagutzea. Gai honetan kontraesan bat ikusi genuen, izan ere, alde batetik txikitatik artea ezagutzea aldarrikatzen zuen eta bestetik aipatu zigun Koldo Motxilenara 11 urtetik gorako haurrek bakarrik sar daitezkeela. Orokorrean, hitzaldi honetan oso informazio baliagarria eskuratu genuen, hala ere, luzeegia izan zela iruditu zitzaigun. Agian, eragin handia dauka ostirala zela, klaseko azkeneko ordua eta kanpoan 22 ºC zeundela.

Behin hau egindakoan, GAP deritzon erakusteta ikustera joan ginen. Azalpenik eman gabe, erakusketa behatu, ikusi, ukitu, deskubritzeko... esan eta han abiatu ginen denak Koldo Mitxelenako geletatik barrena, hori zer izan zitekeen eta zer ez diskutitzen. Ez genuen gauza argirik ikusten, zertarako argazki bat kaxa gorri batekin, a ze tontakeria! pentsatu zuen taldekide batek, horri ere artea edo artelana deitzea!
Gela guztietan begiak ireki-irekita pasa genituen eta berriro ere denak elkartu egin ginen. Zer ikusi duzue? galderarekin hasi zitzaigun; eta guk argazkiak! erantzuna bota. Handik aurrera, argazkia zer zen, zer ez; zergatik hau eta zergatik bestea; zer izango zen gezurretazkoa eta zer errelitatearen isla; zergatik kolore gorria, zer adierazten du;... Informazio asko buru batentzat.
Azkenean saiatu egin ginen, baita kasu batzuetan lortu ere argazkiek zer esan nahi zuten asmatzea, eta zergatik edo zein helbururekin zeuden hor.
Ez zen lan samurra izan asmatzea zer esan nahi zuen artelan bakoitzak eta eskerrak azaltzen zigun pertsona bat zegoela; bestela gehienok bigarren bueltarako kalean ginen izozki bat jaten. Guk museo eta artean hutsune asko ikusten ditugu, eta baliteke izatea guri artelanak apreziatzen edota baloratzen irakatsi ez digutelako. Egia da, pena merezi duen gauza bat dela erakusketa batera joan eta beste batzuek errealitatea azaltzeko duten ikuspuntua arakatzea; baina era berean ere onartu behar dugu denoi ez zaigula berdin gustatuko. Hala ere, zerbaiti errefuxa egin baino lehen probatu egin behar da; eta horregatik esperimentatu beharko da zer den erakusketa batera joatea, edo artearekin jolastu edota manipulatzea.

No hay comentarios:

Publicar un comentario