BIDEOAREN KREDITUAK
Astearteko klasean gure bideoarekin aurrera jarraitu genuen. Kredituekin aritu ginen eta horretarako, aurreko saioetan grabatutako bideoak erabili genituen. Hasieratik, gure asmoa hau izan da: bideoaren azkeneko zatian, kredituetan, guk grabatutako bideoak jartzea, “txorakeriak egiten”. Horrela, gure izenak eta eskerrak agertzen diren bitartean, modu azkarrean bideoak jarri ditugu eta amaitzeko lauron argazki bat. Hau dena Movie Maker programan editatzerakoan arazo txiki bat izan genuen, izan ere, bideo batzuk zuten formatua ez zuen balio Movie Maker programarekin lan egiteko. Azkenean, erabaki genuen berriro ere bideoak grabatzea. Momentu batean unibertsitateko kanpoko aldera irten eta txorakeriak egiten aritu ginen, bertan zeuden gazte guztiak harriturik begiratzen gintuzten bitartean. Ondoren, bideo guztiak genituenean, gure lanaren azkeneko zatia editatu genuen eta egia esan oso pozik gaude emaitzarekin.
GETARIAKO GIDA LIBURUA
Ondoren, Getariako eskola batean aurrera eramandako proiektu bat ikusteko aukera izan genuen. Proiektu hau herriaren gidaliburu bat sortzean datza, 4 urtekoek egina 4 urteko gainontzeko umeentzat.
Hasieran izugarri zaila iruditu zaigu, baina bideoa ikusi ondoren oso ideia erraza eta batez ere polita dela ikusi ahal izan genuen.
Lehenik eta behin haurrei gida liburu bat zer den azaldu zaie, beste hirietako adibideak erakutsiz, eta ondoren haiei hiritik gehien gustatzen zaiena marraztera gonbidatu dituzte. Hau egindakoan, martxan jartzeko ordua iritsi da, eta argazki kamerak hartu eta herrian barrena bueltaka ibili dira, argazki bat hemendik eta beste bat handik atereaz. Gustura ikusten zitzaien elkar argazkiak eginez. Ondoren, argazkiak ateratakoan, klasera itzuli eta bertan bakoitzak gustukoen zuen argazkia aukeratu du. Folio bana banatu zaie eta bakoitzak zegokion folioan hautatutako argazkia itsatsi du, ondoan argazkiaren marrazkia eginez.
Bukatzeko, fitxa guztiak elkartu eta liburua osatu dute.
Arestian esan bezala oso ideia orijinala eta polita iruditu zaigu. Gainera haurrentzako herria ezagutzeko aukera paregabea da, eta baita gidaliburuak aztertzekoa ere. Guzti honetaz gain, plastika lantzeko eskulanetatik guztiz atera eta beste esparru batzuk ukitu dituzte.
Datu pertsonalak
- Plastilina
- Aupix!!!! Gu Haur Hezkuntzako 2.mailako Illart Betelu, Maddalen Iriondo, Laura Landa eta Nerea Olano gara. Ongi etorriak gure blogera eta animatu egin nahi zaituztegu gure mundutxo honetan sartzen, dagoena irakurtzen eta ikusten. Izan ongi!
Jarraitzaileak
viernes, 20 de marzo de 2009
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario