Apirilaren 28an, Estitxuk MagisTb-rako logotipo bat egitea proposatu zigun. Logotipo bat zer den, zertarako balio duen, etab. egon ginen eztabaidatzen. Gure ustetan, logotipo batek marka bat adierazi nahi du, "bistazo" batez produktua erlazionatzeko balio digun irudi bat. Normalean bi dimentsiotakoa izan ohi da, borobildua, hau da, trazo askorik ez dute eta izatekotan ia dena dute marraduna (La Sextako logoa); sinplea, koloreekin ez dute asko jolasten (Etb, TVE, La Sexta, Nike, Adidas, Cuatro ...), baina badaude batzuk koloreak nahasten dituztela, hala nola: Antena 3.
Hortaz, guk egin beharreko logoa sinplea egin nahiko dugu, baina gogoratzeko erraza.
Maiatzak 5, logotipoak egiten hasi gara, taldekide bakoitza hasi da berak pentsatu duena paperera eraman nahian. Ez da lan erraza izan, batez ere zaila egiten zaigulako gure pentsamenduetakoa paperera eramatea; hala ere, zerbait atera zaigu.
Argazki honetan gure bozetoak ikusteko aukera dago:
No hay comentarios:
Publicar un comentario