Datu pertsonalak

Mi foto
Aupix!!!! Gu Haur Hezkuntzako 2.mailako Illart Betelu, Maddalen Iriondo, Laura Landa eta Nerea Olano gara. Ongi etorriak gure blogera eta animatu egin nahi zaituztegu gure mundutxo honetan sartzen, dagoena irakurtzen eta ikusten. Izan ongi!

Jarraitzaileak

aurrekoak

viernes, 8 de mayo de 2009

Marrazkien azterketa

Karabaketa Desordenatua (urdina)

Argi ikusten da egiten dituen marrak ez dituela kontrolatzen. Muskuluen kontrol zehatz baten falta somatzen da. Gainera mugimendu handienak egiten ditu orri osoa betetzeko.

Karabaketa Kontrolatua (izena duen karabaketa); (kobazuloa)

Marrazki honetan ikusten da haurrak egin dituen mugimendu eta marrak intentzio batekin egiten direla, hori dela eta, marrazkia zer den jarri du: “kobazuloa da”.

Karabaketak zirkularrak dira eta koloreen nahasketa bereiz daiteke.

Garai aurreskematikoa (etxearena)

Haurrak ezagutzen duena eta inguruan duena marrazten du , hau da, etxea, lorea, izozkia, pertsona bat … Gizakia buruarekin irudikatzen du eta gorputza lauki zuzen baten bidez. Ez du lepoa eta ilea marrazten, ezta besoak eta hankak ere ez. Begien, sudurraren eta ahoaren kokapena

Garai eskematikoa (tiburoiaren marrazkia)

Kolorea objetiboa da baina sinplea eta elementuak ingurune egoki batetan kokatzera eramaten du haurra. Lur lerroa azalduko da eta komunikatzen duen guztia honen gainean jarriko du. Tolestadura sistema azalduko da, objetuak perpendikularki lekutuaz eta bere menperapena errepikapenaren bitartez indartzen du, errepresentatzen den elementuaren esperientzi berri bat jasotzen duen arte.

Garai aurreskematikoa (txori-gizaki modukoa)

Ezagutzen duena eta inguruan duena marrazten du; mundu fantastiko bat eta gustatzen zaizkion gauzak egiten ditu eta esperientzi berrietaz josita dago.


No hay comentarios:

Publicar un comentario