Datu pertsonalak

Mi foto
Aupix!!!! Gu Haur Hezkuntzako 2.mailako Illart Betelu, Maddalen Iriondo, Laura Landa eta Nerea Olano gara. Ongi etorriak gure blogera eta animatu egin nahi zaituztegu gure mundutxo honetan sartzen, dagoena irakurtzen eta ikusten. Izan ongi!

Jarraitzaileak

aurrekoak

viernes, 29 de mayo de 2009

Magis TB Albistea

Azken lana bidali digu Estitxuk. Oraingoan magis telebistarako albiste bat prestatu behar izan dugu. Gure taldea elkarlanean aritu da larribulubelarri taldearekin, gure ikerketa aurrera eramateko.
Oso ondo konpondu gara bi taldeak eta punta puntakoa albiste bat sortu dugu, ikerketak emaitza harrigarriak erakutsi ditu.
Hona hemen gure albistea:
Magisteritzako ikasle talde batek musikaren eragina ikertu dute gorputz eta arte plastikoan
Erredakzioa - publikatuta 2009/05/29

Deigarria da ikasle desberdinek musika desberdinetan espresatzeko era berdina azaltzeak. Musika berdinaren aurrean ikasle erdiak baino gehiagok berdin jokatu dute plastilina lantzean.

Magisteritza etxeko eta Munduko irakasle onenen artean kokatuko diren Larriburubelarri eta Plastilina ikerlari-taldeek, Musika espresatzeko erak izeneko ikerketa burutu dute.
Lanaren helburu nagusiak bi izan dira: batetik, musikak zein eragin sortzen duen pertsona desberdinenganarakatzea; bestetik, jarrera horiek nola espresatzen dituzten antzematea.
Ikerketaren ezaugarriak
Datuak biltzeko metodo grafikoa erabili da, bideograbaketak eta argazkiak.
Ikerketak bi fasetan burutu dute. Hasteko, mota eta estilo desberdinetako abestiak entzun dituzten bitartean ikasleek musikaren erritmoa jarraitu dute eta libreki mugitu dira begiak estalita zutela.
Bigarren fasean eta abesti berdinak entzun duten bitartean, begiak estalita jarraitu dute. Oraingoan, espresatzeko era, plastilina zati bati forma ematea izan da.
Ikerketan ateratako ondorioetako batzuk

- Ikerketako partaideen erdiak baino gehiagok, mugimendu mekanikoak erakutsi dituzte lehenengo abestiarekin.
- Bigarren abestiarekin “txurro bat egin dute ikasleen % 100ak.
- Hirugarren abestiarekin %75ak pelota bat egin dute plastilinarekin.
- Laugarren abestian %75ak plastilina zati txikitan banatu du.

Deigarria da musika berdinaren aurrean eta gainontzeko partaideak ikusi gabe, partaideen gehiengoak (ikerketa kuantitatiboko %75ak) espresatzeko era berdina azaltzea.
Gaurko klasean, albistea prestatu dugu, bideo batzuk grabatu ditugu eta movie makerren, taldeko informatikan adituek, bideoa montatu dute. Lan polita egin dugu, bi taldeen ekarpenek aberastu dute lana.

No hay comentarios:

Publicar un comentario