Datu pertsonalak

Mi foto
Aupix!!!! Gu Haur Hezkuntzako 2.mailako Illart Betelu, Maddalen Iriondo, Laura Landa eta Nerea Olano gara. Ongi etorriak gure blogera eta animatu egin nahi zaituztegu gure mundutxo honetan sartzen, dagoena irakurtzen eta ikusten. Izan ongi!

Jarraitzaileak

aurrekoak

martes, 19 de mayo de 2009

Magis TBrako notizia

Gaurkoan magis telebistarako notizia edo albiste batean pentsatzen egon gara. Gauzak ez genituenez oso argi, zer egin behar den berriro ere galdetu eta Estitxuk ideia bat eman digu, Altzak azken urteotan izan duen aldaketa eta ondorioz, aldaketa hauek guregan duten jarrera aldaketa. Gure albistea bide horretatik eramatea pentsatu dugu, azken batean gure inguruak guregan duen jarrera aldakortasuneaz, hau da, guk gela desordenatu bat ikusten badagu, dena utziko dugu lurrean botata, jaso gabe, etab. baina jasota dagoen leku baten ordea, dena jasotzen saiatzen gara. Hortaz, argi ikusten da jarrera aldaketa bat egon dela.

Hau pentsatzen ari ginen bitartean, taldekide bati esperintzia bat egitea okurritu zaio, batek buztinarekin zerbait egin nahi duela esatean. Esperientzia honetan musikak eta gure beste zentzumenekin sartzen zaizkigun soinu, usaimen, irudi, etab. gure baitan zein sentsazio sortzen dituen jakin nahi dugu. Horretarako, guk entzumen zentzumena aukeratu dugu eta hortaz, hainbat musika jarriko ditugu (musika klasikoa, esukal musika, reggea, rock ...) eta gorputzaren bidez sentsazio horiek azaldu egin beharko ditugu. Lotsa kontuengatik, erabaki dugu hau begi estaliekin egitea. Gero, sentsazio horiek gure barnean bakarrik ez gelditzkeo asmoz, musika berarekin eta hainbat material plastiko hartuz, gure barruko hori atera egingo dugu.

Ideia hau izanda, hau egiteko beharrezkoa ikusi dugu gure taldeak bakarrik ezin izango duela egin, beraz, beste talde batekin (Jon Urruzola, Nekane Tejedor, Iñigo Larrañaga, Olaia Juni) elkarlanean arituko garela erabaki dugu.

Dena prest izanik, ez genuenez denbora askorik hau grabatzen hasteko, etab. hurrengo asteartean egitea erabaki dugu. Era berean, ostiralean haurrekin antzeko zerbait egiten saiatuko garenez, albistea osatzeko garaian aberasgarria ikusten dugu haur baita heldu edo gazteen esperientziak nahastea, kontrastatzea, ... Horretarako, hurrengo ostiralean buztinarekin egingo direnean edo garabatoak egitean, adi egon beharko gara hau grabatzeko.

No hay comentarios:

Publicar un comentario