Ikertze Proiektuan parte hartzen duten bi pertsona etorri zitzaizkigun gelara beren lanaren nondik norakoak azaltzera.
Hasteko, ikertze taldearen eboluzioa eta egindako gauzak azaldu zizkiguten, beren lan egiteko moduarekin batera.
Ikertze, Ekintza kulturala da, kultura hartuz ekintzetarako gune gisa, komunitatearentzako proiektuak diseinatzen eta martxan jartzen dituena. Horretarako, adin eta jatorri desberdinetako jendea biltzen da.
Haurraren parte hartzea, laborategietan bilatzen dute.
"Entzunez gero, ahaztu egiten dut. Ikusiz gero, gogoan hartzen dut. Eginez gero, ulertu egiten dut" Bruno Munariren metodologia laburtzen duen esaera japones hau hartzen dute oinarritzat. Jolasak abiapuntua adierazteko diseinatuak daude, sekula ez helmuga adierazteko.
Emaitza desberdinak lortzea da lorpen funtsezkoena.
Hitzaldiaren ondoren, burutzen duten lana hobeto ulertzeko tailer bat proposatu ziguten. Materiala eskeini (polispanezko laukizuzenak, kubo handi eta txikiak, manleyak eta "pincho moruno"-ak egiteko makiltxoak) eta bakoitzak bere eskultura sortu aurretik argazki batzuen bidez altuera-zabalera-sakonera bezalako kontzeptuak landu genituen. Behin hau egindakoan, "orain zuen txanda" esaldiarekin gure eskuak martxan jarri genituen, baita gure burua ere.
Denek bukatutakoan, bakoitzak egindakoa komentatu egin genuen. Ikaskide batek bi eskultura aukeratu eta haien arteko berdintasun eta desberdintasunak bilatu genituen (adb. biek material berdina erabili dute, bietatik pasa daiteke azpitik, biek oinarri bera dute, biak margotuta daude, bata bestea baino altuagoa eta zabalagoa da, etab.). Ostean, bertan zeuden lanetatik "zeinetan gustatuko litzaizueke bizitzea?" galdetu ziguten, baita "zeinen antza dauka lan horrek? Animalia batena?". Marrazki bidezko ebaluaketa bat egin aurretik, bakoitzari politena zein iruditu zitzaion esan genuen.
Argazkian ikus dezakegu Maddalenek sortutako obra, "Pincho moruno de colores" izena jarri zion. Bertan ikusten dugu azpitik pasatzeko balio duela, altuerarekin jokatzen duela, koloreek bizitasuna ematen diotela obrari eta bertan bizitzeko nahia sortzen duela (batzuetantzat).
Jarduera honen bitartez ikasi dugu artea denona eta denontzat dela. Denontzat eskuragarri eta gozamenerako iturri.
No hay comentarios:
Publicar un comentario