Datu pertsonalak
- Plastilina
- Aupix!!!! Gu Haur Hezkuntzako 2.mailako Illart Betelu, Maddalen Iriondo, Laura Landa eta Nerea Olano gara. Ongi etorriak gure blogera eta animatu egin nahi zaituztegu gure mundutxo honetan sartzen, dagoena irakurtzen eta ikusten. Izan ongi!
Jarraitzaileak
viernes, 29 de mayo de 2009
AGUR BERO BAT
Oso aberasgarria izan da guretzat irakasgaia. Horregatik penaz agurtzen dugu ikasturte hau.
Besarkada handi bat guztioi eta animo, hurrengo urtean irakasleak garela esango dugu eta.
Muxu handi bat!!!!!
Magis TB Albistea
Erredakzioa - publikatuta 2009/05/29
Deigarria da ikasle desberdinek musika desberdinetan espresatzeko era berdina azaltzeak. Musika berdinaren aurrean ikasle erdiak baino gehiagok berdin jokatu dute plastilina lantzean.
Magisteritza etxeko eta Munduko irakasle onenen artean kokatuko diren Larriburubelarri eta Plastilina ikerlari-taldeek, Musika espresatzeko erak izeneko ikerketa burutu dute.
Lanaren helburu nagusiak bi izan dira: batetik, musikak zein eragin sortzen duen pertsona desberdinenganarakatzea; bestetik, jarrera horiek nola espresatzen dituzten antzematea.
Ikerketaren ezaugarriak
Datuak biltzeko metodo grafikoa erabili da, bideograbaketak eta argazkiak.
Ikerketak bi fasetan burutu dute. Hasteko, mota eta estilo desberdinetako abestiak entzun dituzten bitartean ikasleek musikaren erritmoa jarraitu dute eta libreki mugitu dira begiak estalita zutela.
Bigarren fasean eta abesti berdinak entzun duten bitartean, begiak estalita jarraitu dute. Oraingoan, espresatzeko era, plastilina zati bati forma ematea izan da.
Ikerketan ateratako ondorioetako batzuk
- Ikerketako partaideen erdiak baino gehiagok, mugimendu mekanikoak erakutsi dituzte lehenengo abestiarekin.
- Bigarren abestiarekin “txurro bat egin dute ikasleen % 100ak.
- Hirugarren abestiarekin %75ak pelota bat egin dute plastilinarekin.
- Laugarren abestian %75ak plastilina zati txikitan banatu du.
Deigarria da musika berdinaren aurrean eta gainontzeko partaideak ikusi gabe, partaideen gehiengoak (ikerketa kuantitatiboko %75ak) espresatzeko era berdina azaltzea.
martes, 19 de mayo de 2009
Magis TBrako notizia
Hau pentsatzen ari ginen bitartean, taldekide bati esperintzia bat egitea okurritu zaio, batek buztinarekin zerbait egin nahi duela esatean. Esperientzia honetan musikak eta gure beste zentzumenekin sartzen zaizkigun soinu, usaimen, irudi, etab. gure baitan zein sentsazio sortzen dituen jakin nahi dugu. Horretarako, guk entzumen zentzumena aukeratu dugu eta hortaz, hainbat musika jarriko ditugu (musika klasikoa, esukal musika, reggea, rock ...) eta gorputzaren bidez sentsazio horiek azaldu egin beharko ditugu. Lotsa kontuengatik, erabaki dugu hau begi estaliekin egitea. Gero, sentsazio horiek gure barnean bakarrik ez gelditzkeo asmoz, musika berarekin eta hainbat material plastiko hartuz, gure barruko hori atera egingo dugu.
Ideia hau izanda, hau egiteko beharrezkoa ikusi dugu gure taldeak bakarrik ezin izango duela egin, beraz, beste talde batekin (Jon Urruzola, Nekane Tejedor, Iñigo Larrañaga, Olaia Juni) elkarlanean arituko garela erabaki dugu.
Dena prest izanik, ez genuenez denbora askorik hau grabatzen hasteko, etab. hurrengo asteartean egitea erabaki dugu. Era berean, ostiralean haurrekin antzeko zerbait egiten saiatuko garenez, albistea osatzeko garaian aberasgarria ikusten dugu haur baita heldu edo gazteen esperientziak nahastea, kontrastatzea, ... Horretarako, hurrengo ostiralean buztinarekin egingo direnean edo garabatoak egitean, adi egon beharko gara hau grabatzeko.
viernes, 8 de mayo de 2009
Logotipoak eraikitzen
Hori dela eta, hona hemen gaurkoan sortutako lan batzuk:

Esan beharra dago, hauek ez direla sortu ditugu logotipo bakarrak, asko eta asko paper gainean gelditu dira, beste batzuk plastilinarekin hasi, baina bukatu ez.
Era berean esan, definitiboa izango dena; bozketa egin ondoren erakutsiko dizuegula faboritismo edo antzekorik egon ez daitezen. Hala ere, esan nahiko genuke ikusi ditugun guztiek badutela xarma bat eta bakoitzak baduela bere "enkantoa"; beraz denak irabazle gara!! Dena den, bat jarri behar dugunez bakarrik, zorte on denoi eta sekulako lanak egin ditugu ekipo!!!
Marrazkien azterketa
Karabaketa Desordenatua (urdina) Argi ikusten da egiten dituen marrak ez dituela kontrolatzen. Muskuluen kontrol zehatz baten falta somatzen da. Gainera mugimendu handienak egiten ditu orri osoa betetzeko. Karabaketa Kontrolatua (izena duen karabaketa); (kobazuloa) Marrazki honetan ikusten da haurrak egin dituen mugimendu eta marrak intentzio batekin egiten direla, hori dela eta, marrazkia zer den jarri du: “kobazuloa da”. Karabaketak zirkularrak dira eta koloreen nahasketa bereiz daiteke. Garai aurreskematikoa (etxearena) Haurrak ezagutzen duena eta inguruan duena marrazten du , hau da, etxea, lorea, izozkia, pertsona bat … Gizakia buruarekin irudikatzen du eta gorputza lauki zuzen baten bidez. Ez du lepoa eta ilea marrazten, ezta besoak eta hankak ere ez. Begien, sudurraren eta ahoaren kokapena Garai eskematikoa (tiburoiaren marrazkia) Kolorea objetiboa da baina sinplea eta elementuak ingurune egoki batetan kokatzera eramaten du haurra. Lur lerroa azalduko da eta komunikatzen duen guztia honen gainean jarriko du. Tolestadura sistema azalduko da, objetuak perpendikularki lekutuaz eta bere menperapena errepikapenaren bitartez indartzen du, errepresentatzen den elementuaren esperientzi berri bat jasotzen duen arte. Garai aurreskematikoa (txori-gizaki modukoa) Ezagutzen duena eta inguruan duena marrazten du; mundu fantastiko bat eta gustatzen zaizkion gauzak egiten ditu eta esperientzi berrietaz josita dago.
Logotipoa
Hortaz, guk egin beharreko logoa sinplea egin nahiko dugu, baina gogoratzeko erraza.
Maiatzak 5, logotipoak egiten hasi gara, taldekide bakoitza hasi da berak pentsatu duena paperera eraman nahian. Ez da lan erraza izan, batez ere zaila egiten zaigulako gure pentsamenduetakoa paperera eramatea; hala ere, zerbait atera zaigu.
Argazki honetan gure bozetoak ikusteko aukera dago:
Teknografia X
Hau egin ostean, hainbat egunetan egon gara elkarrikertuz-era igo nahian bideoa. Dena den, lehengoan igo egin genuen. Beraz, norbaitek bideoa ikusi nahi badu, hona hemen web orrialdea:
http://elkarrikertuz.ning.com/video/gure-oroitzapenen-ibilbidea
Bertan solasaldi bat sortzen saiatu gara, baina ezin duenak sartu hemendik ere jarri dezake komentarioren bat, hausnarketa, ondorioa ...
Animo eta mila esker denagatik!!