Datu pertsonalak

Mi foto
Aupix!!!! Gu Haur Hezkuntzako 2.mailako Illart Betelu, Maddalen Iriondo, Laura Landa eta Nerea Olano gara. Ongi etorriak gure blogera eta animatu egin nahi zaituztegu gure mundutxo honetan sartzen, dagoena irakurtzen eta ikusten. Izan ongi!

Jarraitzaileak

aurrekoak

martes, 24 de marzo de 2009

Somos Gigantes como Richard Serra


Aurreko astean, bideo bat ikusi genuen, eskolan Richard Serraren eskulturak lantzen zituzten bideoa hain zuzen.
Hasteko, Serra-ren eskulturen argazkiak erakusten zaie haurrei eta aldi berean bere obren hausnarketa bideratzen dute. Jarraitzeko, musika “indartsu” bat jarri eta honen ondoren, marrazki libre bat egiten uzten zaie.
Patiora jaitsi eta bertan Richard Serraren eskultura erraldoien imitazio bat egiten da. Kartoizko zilindroak zutik jartzen dira eta hauek margotzera animatzen dira haurrak.
Arazotxo txiki bat dute hauek margotzean ez baitira oso estableak eta margotzera joaten direnean asko mugitzen dira kartoiak.
Jarduera oso polita da, baina ez gara konbentzituta gelditu bideratu duten moduarekin.
Askoz partidu handiagoa atera daitekela uste dugu.
Lehendabizi argazkiak ikusi dutenean ipuintxo bat konta daitekeela uste dugu, haurrak fantasia mundu batera eramanez, erraldoiak ipotxak...
Haurrek egindako marrazkiarekin, musikak sortu dien sentsazioaz hitz egin daiteke eta denon artean istoriotxo bat asmatu. Honekin jarraituz eskultura txiki batzuk egin daitezkeela pentsatzen dugu, ipotxentzat erraldoiak izango direnak. Momentu hauetan haurrak erraldoi sentituko dira. Ondoren eta ipotxen lekuan jartzeko kartoiekin eskultura erraldoiak egitea proposatuko genuke. Honekin sentsazio kontrajarri bat sortuz. Alde batetik, eskultura erraldoi horien ondoan txikia izatearen sentsazioa, ipotxak gara. Bestalde, haurrek beren eskuekin egin izanak erraldoi izatearen sentsazioa sortuko luke.
Hau ideia bat izan daiteke, oraintxe bertan bururatu zaiguna, beraz uste dugu ideia hau pixkat gehiago landuz eta Richard Serra ardatz bezala hartuz, gauza izugarri politak egin daitezkeela. Ideia bikaina iruditzen zaigu eskultura erraldoiak egitea haurreki.
Honekin batera haurrekin solasalditxoak egitea gomendatuko genuke, obra politak egin baitaitezke haurren imajinazioa kontuan hartuz. Honekin esan nahi dugu, oso gidatua ikusi dugula jarduera, oso gauza politak egin daitezke honela, baina haurrei askatasun pixkat gehio utziz, eta solasaldien bitartez beraien ideiak entzunaz, gauza izugarriak egitera iritsi gaitezke bai haurrak bai irakasleak ere.

Teknografia V

Gaurko eguna arazo tekniko batekin hasi dugu. Ezin izan dugu gure ahotsa musikarekin batera jarri. Hori dela eta, berriro grabatu behar izan dugu musikaren gainean. Horrek denbora dezente eraman digu, grabatutakoa transkribatu eta berriz grabatu dugu eta. Gainera bideoak eskatzen zigun denborara egokitu behar izan gara. Batzutan motz gelditu gara eta bestetan berriz denbora gehiegi sobratu zaigu.

Ahotsa bideoan txertatu ondoren, bideoa bukatutzat eman dugu; nahiz eta etorkizunekoa eta praktiketakoa egiteke dagoen.

lunes, 23 de marzo de 2009

Teknografia IV

Plastikako klasean orain arte egindakoa ikusi egin dugu, eta bideo batzuk formatuz aldatu behar izan ditugu. Gure ordenagailuan beharrezko programa instalatu eta formatuz aldatzen saiatu ondoren, ez dugu lortu nahi genuena, eta horregatik, gure ikaskide batzuei eskatu diegu haien ordenagailuan egiteko (mila esker!!!!). Haien laguntzaz lortu dugunez nahi genuena, bakoitzak bere DBH, LH eta HHko oroitzapenak bildu egin ditugu pare bat lerrotan. Hau egindakoan, gure ahotsak grabatu egin ditugu eta taldekide batek hartu du ardura ahotsak bideoan txertatzeko.

Hurrengo asterako espero dugu gure oroitzapenen bideoa bukaturik egotea. Hala ere, klasean Estitxuk esan digu bi gauza gehitu behar dizkiogula gure bideoari: praktiketan ikusi genuena eta irakasle garenean nola hezi nahi dituguna haurrak. Hau dela eta esan, guk azken zati hau (etorkizunean guk nola hezitu nahi ditugun umeak) txertatua dugula dagoeneko; beraz, memoriak berriro irakurtzea falta zaigu eta hauetatik ikasleek eskoletan egiten dutena plazaratzea.

Web-gune Interesgarriak komentatzen

Bisitatzen aritu gea Estitxuk proposatutako web guneak. Interesgarriak iruditu zaizkigu orokorrean eta bertatik ibiltzeko errazak.
Guggemheim museoaren web gunea, oso egokia iruditu zaigu haurrek bisita dezaten. bertan jolasak aurki ditzakegu, alde batetik "Altzairuaren laborategia" eta bestetik puzzleak egiteko jolasa non museoaren arauakerakusten diren. Bestetik, inprimitzeko, mozteko eta koloreztatzeko plantilak ere badaude. Eta museoak antolatzen dituen jardueren programazioa ere aurkitzen da bertan.
Kubo-kutxaren web-gunea, helduentzako bideratua dago, batez ere erakusketen informazioa aurkitzen da.
Artium museoak era web gunea du eta KUbo kutxaren antza handia dauka. Argibideak, Museoa eta Programaturikoa jarduerak aurki ditzakegu. INSEA web gunea ere aurreko bien itxura du.
Artekids, Pepe Caceres buru duela, haur munduan murgiltzen da. Tailkerrak, haurrekin lan egiteko erbiltzen duten metodologia, egin dituzten jarduerak eta galeria aurkitzen dugu web gune interesgarri honetan. Madrilgo Museoaren web-a MUPAI, Artekidsen estiloa hartzen du. bertan museo bezala duten helburuak, haurrentzako tailerrak, irakasleentzako ideiak etab. aurki dezakegu. Gai honekin jarraituz, haurretan batez ere zentratzen den web-a dugu Pincel y Ratón, teknika desberdinak proposatzen dituzte, egindako proiektuen galeriak ere ikusgai daude eta aurreko urtetan artista desberdinak oinarritzat hartuz bideratu dituzte tailerrak.
bukatzeko IREF web guneak, Artea eta filosofia elkartzen ditu, Ikertze programaren estiloa hartuz.
Web interesgarriak eta oso lagungarriak izan daitezke guretzat. hauetaz aparte bilatzen egon gera eta beste hauek bisita ditzazuen gomendatzen dizuegu, oso ondo daude, bakoitzak bere eremuan oso lagungarriak izan daitezke ere.
http://www.arteymercado.com
http://www.pucp.edu.pe

domingo, 22 de marzo de 2009

Aitor Ortizen erakusketa Koldo Mitxelenan

Aurreko ostiralean Koldo Mitxelena liburutegira joan ginen Aitor Ortizen erakusketa ikustera. Hasieran, erakusketen alde pedagogikoa eramaten duen neskak hitzaldi bat eman zigun. Museoekin zerikusia zuten hainbat gauza aipatu zituen, batez ere, museoek haurrentzat antolatzen dituzten jarduerak. Baita ere, museo bakoitzeko web guneetan aurki daitezkeen proposamenak azaldu zituen, bereziki ikastetxeetan oso erabilgarriak izan daitezkeenak. Egia esan, oso interesgarria iruditu zitzaigun, ez genekielako museoek haurrentzat hainbeste jarduera proposatzen zituztela. Museoak helduentzat direla pentsatzeko ohitura dago baina berak esan zigun bezala, oso garrantzitsua da txikitatik artearen mundua ezagutzea. Gai honetan kontraesan bat ikusi genuen, izan ere, alde batetik txikitatik artea ezagutzea aldarrikatzen zuen eta bestetik aipatu zigun Koldo Motxilenara 11 urtetik gorako haurrek bakarrik sar daitezkeela. Orokorrean, hitzaldi honetan oso informazio baliagarria eskuratu genuen, hala ere, luzeegia izan zela iruditu zitzaigun. Agian, eragin handia dauka ostirala zela, klaseko azkeneko ordua eta kanpoan 22 ºC zeundela.

Behin hau egindakoan, GAP deritzon erakusteta ikustera joan ginen. Azalpenik eman gabe, erakusketa behatu, ikusi, ukitu, deskubritzeko... esan eta han abiatu ginen denak Koldo Mitxelenako geletatik barrena, hori zer izan zitekeen eta zer ez diskutitzen. Ez genuen gauza argirik ikusten, zertarako argazki bat kaxa gorri batekin, a ze tontakeria! pentsatu zuen taldekide batek, horri ere artea edo artelana deitzea!
Gela guztietan begiak ireki-irekita pasa genituen eta berriro ere denak elkartu egin ginen. Zer ikusi duzue? galderarekin hasi zitzaigun; eta guk argazkiak! erantzuna bota. Handik aurrera, argazkia zer zen, zer ez; zergatik hau eta zergatik bestea; zer izango zen gezurretazkoa eta zer errelitatearen isla; zergatik kolore gorria, zer adierazten du;... Informazio asko buru batentzat.
Azkenean saiatu egin ginen, baita kasu batzuetan lortu ere argazkiek zer esan nahi zuten asmatzea, eta zergatik edo zein helbururekin zeuden hor.
Ez zen lan samurra izan asmatzea zer esan nahi zuen artelan bakoitzak eta eskerrak azaltzen zigun pertsona bat zegoela; bestela gehienok bigarren bueltarako kalean ginen izozki bat jaten. Guk museo eta artean hutsune asko ikusten ditugu, eta baliteke izatea guri artelanak apreziatzen edota baloratzen irakatsi ez digutelako. Egia da, pena merezi duen gauza bat dela erakusketa batera joan eta beste batzuek errealitatea azaltzeko duten ikuspuntua arakatzea; baina era berean ere onartu behar dugu denoi ez zaigula berdin gustatuko. Hala ere, zerbaiti errefuxa egin baino lehen probatu egin behar da; eta horregatik esperimentatu beharko da zer den erakusketa batera joatea, edo artearekin jolastu edota manipulatzea.

viernes, 20 de marzo de 2009

TEKNOGRAFIA III

BIDEOAREN KREDITUAK

Astearteko klasean gure bideoarekin aurrera jarraitu genuen. Kredituekin aritu ginen eta horretarako, aurreko saioetan grabatutako bideoak erabili genituen. Hasieratik, gure asmoa hau izan da: bideoaren azkeneko zatian, kredituetan, guk grabatutako bideoak jartzea, “txorakeriak egiten”. Horrela, gure izenak eta eskerrak agertzen diren bitartean, modu azkarrean bideoak jarri ditugu eta amaitzeko lauron argazki bat. Hau dena Movie Maker programan editatzerakoan arazo txiki bat izan genuen, izan ere, bideo batzuk zuten formatua ez zuen balio Movie Maker programarekin lan egiteko. Azkenean, erabaki genuen berriro ere bideoak grabatzea. Momentu batean unibertsitateko kanpoko aldera irten eta txorakeriak egiten aritu ginen, bertan zeuden gazte guztiak harriturik begiratzen gintuzten bitartean. Ondoren, bideo guztiak genituenean, gure lanaren azkeneko zatia editatu genuen eta egia esan oso pozik gaude emaitzarekin.

GETARIAKO GIDA LIBURUA

Ondoren, Getariako eskola batean aurrera eramandako proiektu bat ikusteko aukera izan genuen. Proiektu hau herriaren gidaliburu bat sortzean datza, 4 urtekoek egina 4 urteko gainontzeko umeentzat.
Hasieran izugarri zaila iruditu zaigu, baina bideoa ikusi ondoren oso ideia erraza eta batez ere polita dela ikusi ahal izan genuen.
Lehenik eta behin haurrei gida liburu bat zer den azaldu zaie, beste hirietako adibideak erakutsiz, eta ondoren haiei hiritik gehien gustatzen zaiena marraztera gonbidatu dituzte. Hau egindakoan, martxan jartzeko ordua iritsi da, eta argazki kamerak hartu eta herrian barrena bueltaka ibili dira, argazki bat hemendik eta beste bat handik atereaz. Gustura ikusten zitzaien elkar argazkiak eginez. Ondoren, argazkiak ateratakoan, klasera itzuli eta bertan bakoitzak gustukoen zuen argazkia aukeratu du. Folio bana banatu zaie eta bakoitzak zegokion folioan hautatutako argazkia itsatsi du, ondoan argazkiaren marrazkia eginez.
Bukatzeko, fitxa guztiak elkartu eta liburua osatu dute.
Arestian esan bezala oso ideia orijinala eta polita iruditu zaigu. Gainera haurrentzako herria ezagutzeko aukera paregabea da, eta baita gidaliburuak aztertzekoa ere. Guzti honetaz gain, plastika lantzeko eskulanetatik guztiz atera eta beste esparru batzuk ukitu dituzte.

martes, 10 de marzo de 2009

Ikertze


Ikertze Proiektuan parte hartzen duten bi pertsona etorri zitzaizkigun gelara beren lanaren nondik norakoak azaltzera.
Hasteko, ikertze taldearen eboluzioa eta egindako gauzak azaldu zizkiguten, beren lan egiteko moduarekin batera.
Ikertze, Ekintza kulturala da, kultura hartuz ekintzetarako gune gisa, komunitatearentzako proiektuak diseinatzen eta martxan jartzen dituena. Horretarako, adin eta jatorri desberdinetako jendea biltzen da.
Haurraren parte hartzea, laborategietan bilatzen dute.
"Entzunez gero, ahaztu egiten dut. Ikusiz gero, gogoan hartzen dut. Eginez gero, ulertu egiten dut" Bruno Munariren metodologia laburtzen duen esaera japones hau hartzen dute oinarritzat. Jolasak abiapuntua adierazteko diseinatuak daude, sekula ez helmuga adierazteko.
Emaitza desberdinak lortzea da lorpen funtsezkoena.

Hitzaldiaren ondoren, burutzen duten lana hobeto ulertzeko tailer bat proposatu ziguten. Materiala eskeini (polispanezko laukizuzenak, kubo handi eta txikiak, manleyak eta "pincho moruno"-ak egiteko makiltxoak) eta bakoitzak bere eskultura sortu aurretik argazki batzuen bidez altuera-zabalera-sakonera bezalako kontzeptuak landu genituen. Behin hau egindakoan, "orain zuen txanda" esaldiarekin gure eskuak martxan jarri genituen, baita gure burua ere.
Denek bukatutakoan, bakoitzak egindakoa komentatu egin genuen. Ikaskide batek bi eskultura aukeratu eta haien arteko berdintasun eta desberdintasunak bilatu genituen (adb. biek material berdina erabili dute, bietatik pasa daiteke azpitik, biek oinarri bera dute, biak margotuta daude, bata bestea baino altuagoa eta zabalagoa da, etab.). Ostean, bertan zeuden lanetatik "zeinetan gustatuko litzaizueke bizitzea?" galdetu ziguten, baita "zeinen antza dauka lan horrek? Animalia batena?". Marrazki bidezko ebaluaketa bat egin aurretik, bakoitzari politena zein iruditu zitzaion esan genuen.

Argazkian ikus dezakegu Maddalenek sortutako obra, "Pincho moruno de colores" izena jarri zion. Bertan ikusten dugu azpitik pasatzeko balio duela, altuerarekin jokatzen duela, koloreek bizitasuna ematen diotela obrari eta bertan bizitzeko nahia sortzen duela (batzuetantzat).

Jarduera honen bitartez ikasi dugu artea denona eta denontzat dela. Denontzat eskuragarri eta gozamenerako iturri.

viernes, 6 de marzo de 2009

Andres Nagel

Ikusi dugun bideoak Zuhaiztiko eskolako umeek bizitako esperientzia bat kontatzen du. Andres Nagel artistaren erakusketa bat bisitatu eta bere obra oinarritzat hartuz umeek “pareta tristea” apaindu dute.
Oso era egokian bideratua izan da jarduera hau. Artearen munduan sartzeko era bikaina iruditzen zaigu. Hasteko, erakusketa ikustera joan dira, bertan arteaz gozatu dute, kontaktua izan dute obrekin eta irakaslearen galderen bitartez (eta zer uste duzue….?) haurrek erakusketaren nondik norakoak azaldu dituzte, bakoitza bere erara.
Honekin batera, ipuin baten bitartez eskolako paretak aztertu dituzte, apainduak daudenak eta aurkitu duten “pareta tristea”. Pareta tristea, Andres Nagel-en obrak inspiratuta, pareta alai bat bihurtzeko aukera eskaintzen zaie haurrei.
Lanean hasteko, pareta tristea ikustera joaten dira, bertan arazo bat aurkitzen dute, pareta eskaileretan dago (eskailerak jaistean aurrez eta goian gelditzen den pareta, bere azpitik pasatzen dira eskailerak). Haurrek arazoa gainditzeko era desberdinak bururatu zaizkie eta ondoren, bakoitza bere obrarekin hasi da.

Egia esan, gure ustez, bideo honetan demostratua gelditu den bezala, ez da gauza gehiegirik behar arte mundua maitatzen ikasteko eta sormena bultzatzeko. Askotan irakasleek, haurrak infrabaloratzen dituzte, “ez dakitela” pentsatuz, dena eskura ematen zaie. Horrek ez die gehiegi laguntzen baraien garapenean. Beraz, adibide hau kontuan har dezagun eta irakasleak garenean, horrelako gauza txikiekin gauza handiak egin daitezkeela kontuan hartu beharko dugu.

jueves, 5 de marzo de 2009

Teknografia II

Aurreko batean esan bezala, egunak pasatzen direnez, ideia berriekin gatoz klaseetara. Batzuetan ideia hauek ez dira oso aproposak, beste batzuetan ez oso egokiak, edota primerakoak.

Dena nahiko ongi egituratua izan arren,huts batzuk ikusi ditugu gaurkoan, hala nola: gaur eguneko eskuarekin zer ipini; hasiera batean pentsatu dugu guk gaur egun egiten ditugu eskulanen argazkiak jartzea, gero joko modura esaten joatean zer den guretzako plastika, artea, etab. Baina azkenean, orri handi batean esku gorri bat marraztu eta hitz solteak jarri ditugu (guk plastika zerekin identifikatzen dugun adieraziz) eta bideoan hau azaltzean doan neurrian, esaldiak esaten joango gara, aurrekoan esan bezala "voz en off"-ekin.

Dbh, Lh eta Hh-rako genituen ideiak berdin jarraitzen dutenez, muntaia egiten hasi gara; baina nola ez, arazotxo batzuk izan ditugu ordenagailuekin, etxean egitea erabaki dugu azkarrago egingo baitugulako.

Batzuk bideoekin lanean zebiltzan bitartean, beste taldekideak ipuintxoa bilatzen hasi dira, baina ez da lan erraza izan eta baliteke guk asmatu behar izana.

Hortaz, hurrengo saiorako bideoaren muntaiaren zati bat prest egongo da; eta egin beharrekoa hauxe izango da: gaur egungoaren esaldiak grabatu, egindakoa birpasatu eta ados jarri, ipuintxoa egiten hasi edota finkatu.